BESTELAKOAK

“Europaren mugak” zikloaren bigarren saioa

Gaur, uztailak 4, San Telmo Museoak eta Donostiako Udalaren Lankidetza Bulegoak antolatuta, Europaren mugak zikloaren bigarren saioa egingo dute, Lesbos irla hizpide hartuta.

Hitzordu horretarako, eta Lesbos irlan egun bizitzen den errealitateaz mintzatzeko, Daniel Burguik eta Javi Juliok argazki proiekzioz lagundutako mahai ingurua egingo dute museoan.

Hau da bertako eguneroko bizipen tristea. “Greziako Lesbos irlara errefuxiatuz betetako barkuak iristen dira, eta arrokaz beteriko hondartzen aurka jotzen dute. Errefuxiatuek lehen aldiz zapaltzen dute Europako Batasuna, baina harrera negargarria da: boluntarioek eta sorosleek bakarrik ematen diete laguntza. Hondartzak salbamendu-jakaz josiak daude, errefuxiatuek utzitakoak, hain zuzen. Greziar talde antolatuak errefuxiatuak noiz alde egingo zain daude, gasolina eta barkuetan topa dezaketena lapurtzeko. Hori da errefuxiatuen lehen kontaktua Europa ekialdera iristen direnean”.

Mahai ingurua San Telmo Museoan burutuko da, 19:00etan hasita, eta Daniel Burgui freelance kazetaria eta argazkilariak (Iruñea, 1985) eta Javi Julio freelance argazki-kazetariak (Donostia, 1978) hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button