MUSIKA

FFF eta Laurent Garnier, Black & Basque jaialdian

Irailaren 12, 13 eta 14an, Black & Basque jaialdia egingo da Baionan. Hiru egun horietan askotariko estilo beltzak jorratzen dituzten hainbat taldek parte hartuko dute jaialdian: FFF, Laurent Garnier, Bal2vieux, Cramme, Angélique Kidjo, Artmelody, Troublemakers, Flox, SisterSimone eta Damba.

FFF funk-rock banda eta Laurent Garnier DJ, musikari eta ekoizlea dira jaialdiko kartel-buruak.

La Fédération Française de Funk (FFF) 1987an eratu zen, eta ibilbide luze horri esker, Frantziako funk-rock banda nagusienetakoa da. Taldearen izenean funk estiloa aipatzen bada ere, FFFk askotariko musika beltzak uztartzen ditu bere jarioan: Afrikako musikak, reggae… Taldearen eragin handienetakoa oraintsu Donostian ikusi dugun George Clinton (Parliament, Funkadelic, P.Funk) da.

Bestalde, Laurent Garnier Choice frantziarra techno ekoizlea eta DJ da. 80ko hamarkada amaieran hasi zen diskoak jartzen Manchester hirian, eta hurrengo hamarrekoan, bestelako estiloak jorratzen hasi zen: deep house, Detroit hiriko techno, trantze eta nu jazz. Era berean, 90eko urteetan ekoizle lanak egiten ere hasi zen.

Informazio gehiago: blackandbasque.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button