IKUS-ENTZUN

“Europako Zinema” zikloa, Iruñean

Gaur abiatuko da Nafarroako Filmategiak antolatutako eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatua eta sustatua den Europako Zinema zikloa. Bertako arduradunek ziklo hori antolatu dute Iruñeko Kondestable Jauregian, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan, 19:00etan, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an.

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia eta Europe Direct Nafarroa Europako Astea Nafarroan burutzen ari dira eta horren inguruan Europako gaiak beste modu batean tratatzeko bidean jarri da zikloa hori.

Diogun moduan bihar izango da lehen hitzordua Die Welle (Dennis Gansel, Alemania, 2008) izeneko filmarekin. “Alemanian, proiektuen astean, Rainer Wenger (Jürgen Wogel) institutuko irakasleari esperimentu bat egitea bururatu zaio ikasleei erregimen totalitario baten funtzionamendua azaltzeko. Egun gutxi barru, diziplinan eta komunitate-sentimenduan oinarritutako proba kaltegabea zirudiena irakasleak kontrol guztia galtzen duen egoera baterantz doa.”

Datorren astean, 120 battements par minute (Robin Campillo, Frantzia, 2017) lanaren txanda izango da. Azken bi lanak hauek dira: Un monde (Laura Wandel, Belgika, 2021), eta Stop Zemlia (Kateryna Gornostai, Ukraina, 2021).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.