MUSIKA

“Biltzarra”, Euskal Herriko hip-hop, soul eta reggae artisten egitasmo kolektiboa

Euskal Herriko zenbait artista propio eginiko kantu batean bildu dira, Cypher kontzeptuari jarraiki, eta Biltzarra-k izenburupean. Hala, hainbat hiri edo herritako kaleetan, rap abeslariak grabatuko dituzte: kamera aurrean kokatu, oinarri musikalak piztu, eta errimak josi, “zintzotasunez, eta ahotsak era naturalean” biltzeko xedez.

Proiektuak Euskal Hip Hop Herria webgunearen babesa jaso du, eta jada, estreinako lana burutu dute, hauexekin: Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz. Ikusi ezazue emaitza:

 

Artistei dagokienez, Gatom rapero bermeotarra da, 2008an hasi zen estreinako grabaketekin, eta ordutik, lau lan plazaratu ditu, azkena iaz, Esnea, Hil, Gazta,Tiro, Pum. Markes Iraizoz, berriz, Gasteizko Kodigo Norte taldeko kidea da.

Azkenik, Aneguria La kieta bilbotarra emakume polifazetikoa da. Lapiko klika eta La Dolçe Rima taldeetako kide ohia da, eta egun, La basu-rekin aritzen da. Horretaz gainera, Eskina Femenina egitasmoaren sortzailea da. Lan berria prestatzen ari da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button