ARTEA

Eider Astrainen akuarelak ikusgai Irunen

Eider Astrain (Donostia, 1976) Arte Ederretan lizentziaduna da, eta egun, bere lan berrienak paratu ditu irungo Kabigorrin, Akuarelak izenburupean. Erakusketa gaur bertan inauguratuko da.

Kabigorri Ateneoak jakinarazi duenez, Astrainek olioa, akuarela eta bestelako tekniken uztarketa erabiltzen du  bere lanetan; besteak beste, argizariak eta collageak gehitzen ditu askotariko materialetan: kartoi, oihal, egur eta paperean.

Aurreko lanetan marrak edo lineak nagusitzen baziren ere, egun, kolorea da ardatza. “Pigmentu naturalekin lan egiten ari den honetan, arreta jartzen die koloreari eta orbanari, eta ez lineari, kontuan izanik linea izan dela orain arteko bere pinturaren egitura nagusia”.

Gipuzkoako artisten elkartearekin hasi zen Eider bere obra erakusten. Harrezkeroztik, hainbat erakusketa egin ditu, bai eta sariak jaso ere: 2012an, XV Concurso de cuentos ilustrados de la Diputación de Badajoz eta 2014an, Asiatica Musée activite Biarritz d’Art Oriental saria, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button