LITERATURA

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketaren X. edizioa

Zizurkilgo Udaleko Euskara sailak Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo jendearen artean idazteko zaletasuna sustatu nahian, Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketaren hamargarren edizioaren deialdi egin du.

Lehiaketa 6-17 urte bitarteko idazleentzat da eta X. edizioa da aurtengoa. Atxikituta doakizu lehiaketaren nondik norakoak biltzen dituen dokumentua.

Gaia librea da eta erabili beharreko hizkuntza euskara. Kasu guztietan DIN A-4 neurrian aurkeztuko dira eta makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan ororen hiru kopia entregatuko dira azaroaren 11a baino lehen, egun hori barne 14:00ak baino lehenago Zizurkilgo Udal Bulegoetan.

Lehiaketa bost mailetan banatu dute. A mailakoek (6-8 urte) orrialde bat egin beharko dute; B mailakoek (9-11 urte) bi orrialde; C mailakoek (12-13 urte) gutxienez bi eta gehienez lau; D mailakoek (14 -16 urte) gutxienez lau eta gehienez zortzi; eta E mailakoek (17 urtetik gora) gutxienez bost eta gehienez 12 orrialde.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button