MUSIKA

Branford Marsalis eta Chucho Valdes Getxoko Jazzaldian

Marsalis eta Valdes izango dira aurtengo Getxoko Jazzaldiaren izarrak. Horiekin batera, Lee Ritenourrek, Dave Hollandek eta Aki Takasek osatuko dute 35. edizioko emanaldi nagusien egitaraua. Jaialdia uztailaren 1etik 5era bitartean egingo da.

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 35. ekitaldiaren saio nagusien programazioa dagoeneko osatuta dago. Branford Marsalis saxo-jotzailea eta Chucho Valdes pianista eta The Afro Cuban Meessengers izango dira aurtengo izar nagusiak. Halaber, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Takase ere arituko dira Getxon. Kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 2tik aurrera egongo dira salgai.

Jaialdiaren lehenengo egunean Aki Takase (1948, Osaka) pianista japoniarra eta bere taldea, New Blues Project, ariko dira. Biharamunean, uztailak 2, Lee Ritenour-ek (1952, Hollywood) joko du, egungo eszenaren jazz-fusion gitarra-jotzaile ospetsuenetakoa da.

Jazzaldiaren erdialdean, uztailaren 3an, Dave Hollanden (1946, Wolverhampton) boskotearen txanda izango da. Musikagile eta kontrabaxu-jotzaile ingelesa abangoardiako jazzean nabarmendu da eta hainbat musikari handirekin jardun du. Uztailaren 4an, musika latinoa izango da erabateko protagonista, Chucho Valdes (1941, Quivican) handia The Afro Cuban Messengers taldearekin etorriko baita. Munduko piano-jole onenetarikoa da eta Kubako artista handien artean dago Valdes. Azkenik, uztailaren 5ean, asteartean, Branford Marsalis-ek amaiera ezin hobea emango dio aurtengo jazzaldiari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button