BESTELAKOAK

“Etxeko musikak”, Leioako eraikin historikoak eta doinuak

Leioako Udalak Etxeko musikak programa ondu du, urrian, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Programak Bizkaiko udalerri horretako eraikin historikoak sustatuko ditu kontzertuen bitartez.

Hala, larunbatean, urriak 4, Barakaldoko Ruaille Buaille folk taldeak Mendibile Jauregian joko du, 20:00etan. Aurretik, 18:00etan, bisita gidatua egingo da jauregira; bisita hori igandean ere egingo da, baina 12:30ean.

“Ruaille-Buaille, Rula-Bula ahoskatuta, “zalaparta” esan nahi du gaelikoz eta folk talde honek sortzen duen giro dibertigarria islatzen du, bai eszenatokian, baita ikusleen artean ere, haien partaidetza bilatzen dutelako eta euren konplizitatearekin jolasean ibiltzen direlako”.

Programaren baitan beste hiru kontzertu eta bisita gidatu egingo dira: urriaren 11 eta 12an, bisita gidatua egingo da Ondiztorrera, eta 11n, Masiompa (world music, latina) taldeak joko; urriaren 18an eta 19an, bisita Molino Elexaldera egingo da, eta Gaizka Baenak (flamenko) joko du; eta, azkenik, urriaren 25ean eta 26an, Artatza Jauregia ezagutzeko aukera izango da, eta Joshua Edelman & Manhattan Bilbao Jazz Zubia bandak joko du.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button