BESTELAKOAK

“Baserri Eguna” jasangarritasunari eskainia

Igartubeiti Baserri Museoak  igorri digu ekainaren 5ean jai-giroan ospatuko den Baserri Egunaren inguruko programazioa. Aurten Baserri Eguneko zortzigarren edizioa jasangarritasunaren gaiari eskainiko diote, baserriak bere sustapenean izan duen garrantzia azpimarratuz, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua bermatuz.

Egun horretan, goizeko 10:30ean hasita, Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historia eta zaharberritzea solasaldia eta bisita gidatua, Ibon Telleria eta Arkaitz Lasaren eskutik (La+Tj arkitektok), jasangarritasunean oinarrituz zaharberritzea burutu duten arkitektoen eskutik.

Eguerditik aurrera, Natur kosmetika: Agurtzane Tejadak jaboiak egiten ikasteko tailerra, eskainiko du. Bazkari begetarianoaren ostean, 16:00etan Josu Bergararen kontzertua. “Kantauri itsasoaren kresalaz bustitako olerkietan oinarritzen dira Josu Bergararen kantuak. Ahotsaren distira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein bakarlariaren indarra dira nagusi eszenatokian. Laguntzen dioten musikariekin duen lotura bereziari esker, kontzertuak musika eta poesiaren olatu erraldoia bihurtzen dira”.

Izena ematea: igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edota 943 72 29 78 telefonoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button