MUSIKA

Etorkizun Beltza taldeak “Ekaitzen osteko sua” izeneko lana argitaratu du

Gernikako Etorkizun Beltza taldeak Ekaitzen osteko sua bigarren diskoa argitaratu du. Taldeak abeslari berria dauka, Imanol Orozko, eta berarekin Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Gorka Mena (bateria) aritzen dira.

Banda Gernikan elkartu zen 2008an. Bi maketa argitaratu ondoren, Elkar Estudioa Sesioak egitasmoan parte hartu zuen. Eta 2015ean Esnatu Gara? estreinako diskoa kaleratu zuen.

Boskoteak euskarazko heavy metala jorratzen du, eta Europako talde klasikoak (Judas Priest, Iron Maiden, …) eta Euskal Herriko hainbat (Su Ta Gar, Asgarth, …) dituzte erreferente.

Azken lan hori Iazko abendua hasieran grabatu zuten Chromaticity Studios-etan Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin. Azalaren diseinuaz, berriz, Joel Marco JmDesign (Daeria) arduratu da.

Orain arteko ibilbidean kontzertu ugari eman dituzte, eta hainbat jaialditan parte hartu dute: Ibilaldia, Dimetal Fest, Halloween Metal Fest, Gernikako Lekuek, … Horrekin batera, izen handiko hainbat talderekin batera aritu dira zuzenean: Night Demon, Cloven Hoof, Air Raid, Vhäldemar, In Mute, Eraso!, The Wizards eta Legen Beltza, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button