LITERATURA

Anjel Lertxundiren “Zu” liburua gaztelaniaz, “Tu”

Gaur berton, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Erein argitaletxeak Gerardo Markuletak itzulitako Anjel Lertxundiren liburua aurkeztu du. Gerardo Markuleta itzultzailea eta Inazio Mujika editorea ere bildu dira berton.

Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa. 2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da Zu, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin. Haatik, Lertxundiren aburuz, liburua fikziotzat jo daiteke.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak Zu (Erein) izenburuko lan berria aurkeztu zuen Donostian joan den urtearen hondarretan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button