ESZENA

Tartean, antzerki konpainia nekaezina

Tartean antzerki taldeak tai gabe ari da lanean, dituen eszena-lan guztiak barra-barra oholtzaratzen.

Lekeition dituzte hitzordu bi hil honetan, Pankreas eta Kibubu lanak emateko. Lehena, joan den hilean aurkeztu zutena, apirilaren 26an izango da, eta bigarrena, Mungia eta Durangotik pasa ostean, apirilaren 27an.
Pankreas obrak ondokoa kontatzen du: “Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko Alzheimerrari iskin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait”                 

Beste aldetik, arras arrakastatsua den Lingua Nabajorum lana berriro ikusteko aukera izango duzue honako hitzorduetan: maiatzaren 8an, Uharten, 19:00etan ; maiatzaren 9an, Arangurenen, 20:00etan; eta maiatzaren 17an, Getxon, 20:00etan.

Beste aldetik, ipurterre hauek, beste lan berri bat prestatzen ari dira Arriagako Cuartitos agertokian egiteko: Giza Tximinoa.
Lan hau, Kafkaren Akademia batentzako Txostenaren egokitzapena da eta maiatzaren 28an egingo dute agerraldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button