MUSIKA

Kultura eta estilo anitzeko kontzertuak izango dira ekainean Bilbon

Fernando Valsega kazetari argentinarraren zuzendaritzapean, Bilboko Arteria Campos Eliseos guneak hainbat kultura eta estilotakoa kontzertuak hartuko ditu ekainean Cosmopolitan Concert lelopean. Hala nola, Buenos Aires 4 Tango (Argentinako tangoa), The Uskis (Bizkaiko rock surf zalea) eta Sin Rumba Fija (rumba) taldeez gozatu ahal izango da.

Musika-egitaraua ekainaren 4an hasiko da 100% Karipen flamenko taldearekin. Lehenengo horren ondoren Mariachi Internacional taldearen emanaldia etorriko da 6an. 10ean, berriz, pop rock latinoaren txanda izango da Cuestion de Costumbres taldearen kontzertua dela tarteko, eta 11n, tangoa izango da protagonista Buenos Aires 4 Tango taldea dela medio.

Bigarren hamabostaldiari dagokionez, 17an, euskal musika entzun ahal izango da Iñaki Basaberen emanaldian (aurretik Manelek pop rock doinuak zabalduko ditu); 18an ere emanaldi bikoitza izango da: batetik, The Uskis bandaren rock surf zalea, eta bestetik, The Johnny Kinnaird Trioren Irlandako folka.

Halaber, 24an beste bi kontzertuz gozatu ahal izango da: Sin Rumba Fija (rumba) eta El Cachivache (tango, milonga eta vals). Amaitzeko, 25ean lau artista izango dira bi emanalditan banatuta: Ricardo Riveron eta Habana 537 (Kubako sona), eta Longaorgana eta Ira-Siomara. Azken horiek musika tribala eta elektronika jorratuko dituzte.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button