
Arte jardueraren bat egiten ari zara eta hori gestionatzeko giltzarrien bila zabiltza enpresarialagoa den ikuspegi batetik? Ba, zuen jarduera gestionatzeko beharrezkoak diren arrastoak eskainiko dizkizueten tailer batzuk prestatu ditu Irun Factory-k.
Programaren barruan kontzeptuak definituko dira, hala nola, artista ekintzailearena, hots, artista arte merkatuaren aurrean, eta honek merkatu horretako agenteekin dituen harremanak.
Beste aldetik, aztertuko den beste gai bat artista eta offlineko komunikazioa da. Artista produktu bezala; irudia, curriculumak, helburuak,… Edota artista eta autogestioa, eta honek guztiak planteatzen dituen arazoak, hala nola, fiskalitatea eta ordainketak. Artista enpresaria?
Tailerrok irailaren 19 eta 20an egingo dira Irun Factory-n: Artista eta autogestioa: nola urratu norberaren bidea artearen merkatuan izenburupean. Irakaslea Marta Pérez Ibañez izango da eta Fiart Fundación Fondo Inernacional de las Artes erakundearen lankidetzarekin egingo da.
Tailer hauek doakoak dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak diruz laguntzen dute.



