MUSIKA

Miller-McHenry-Le Hir hirukotea, “Bilbao Distrito Jazz” zikloaren baitan

Miller-McHenry-Le Hir hirukoteak Bilboko Errekaldeko Udaltegian joko du ostiralean, 19:30etik aurrera.

Bill McHenry-k eta R.J Miller-ek joko dute Errekaldeko Udaltegian ostiralean, Texaseko Corentin Le Hir kontrabaxu-jotzailearekin batera. McHenry saxofoi-jotzaile eta musikagile prestigiotsua da, eta orain arte, zazpi disko grabatu ditu, guztietan lider aritu dela.

Otsailean, beste bi emanaldi ondu ditu Bilbao Distrito Jazz musika-zikloak: 19an, Ernesto Aurignac Quintet, Begoñako Udaltegian, eta otsailaren 26an, Jose Luis Canal Trío, Bidebarrietako Liburutegian.

Martxoan, gainera, beste bi kontzertu izango dira: 4an, Albert Sanz, Mediterranies Trío, Deustuko Udaltegian, eta 11n, Horacio Fumero Trío Otxarkoagako Udaltegian.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button