IKUS-ENTZUN

Txekiako zinemagintza protagonista, Iruñean

Hil honetan Nafarroako Filmotekak Txekiar zinemagintzari jarri dio fokua. Ostiralero film bat programatu du bere egoitzan herri hartako ekoizpena zertan den ikusteko.

Europako herrialde horretako filmografiak 60ko eta 70ko hamarkadetako aretoetan presentzia nabarmena izan zuen, eta bere bulkadatik sortu zen zinemaren olatu berria. Halarik ere, bertako zinema komertziala ez da oso ezaguna bere mugetatik kanpo. Gerora baina, zuzendari garrantzitsu batzuen izenak agertu ziren zinemagintzan, Vera Chylilová, Jiri Menzel, Ivan Passer, Milos Forman, Jan Svérak, eta abar.

Hil honetan orduan, bertako zinemari errepasoa egingo diote lehen garai haietatik gaur egun arte. Aurreko asteetan Vera Chytilová zuzendariak 1966an eginiko Sedmikrásky (Margaritak) filma eta Jan Sverák-ek egingiko Kolya (1996) filma pantailaratu dituzte.

Bihar, otsailak 19, 19:30ean, Winter Flies (Olmo Omerzu, 2018) lanaren txanda izango da. Bi lagun ganberroek kotxe bat lapurtzen dute mundua kurritzeko. Bidean neska eder bat topatzen dute. Orain hiru dira. Zenbaki txarra.
Azken emanaldia otsailaren 25ean (osteguna, ez ostirala)  izango da, ordu berean, eta bertan David Ondricek-ek zuzendutako Dukla 61 (2018) lana ikusi ahalko da. Dukla 61 txekiar telebistaren telesaila da, bi kapitulutan banatuta. Filmotekak saio bakar batean proiektatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button