Animadeba jaialdiaren ekimen paralelo nagusietako bat da Animadeba Off. Aurten ere, azaroaren 26an, Bilbon izango da, Bizkaia Aretoan. Topaketa honek “animazioaren eta sormen digitalaren mundua Bilboko erdigunera ekarriko du, formatu laburrean sortzaile eta publikoaren arteko lotura estutuz”. Egun bakarreko jardunaldi honetan proiekzio bereziak, topaketak, solasaldiak eta profesionalentzako edukiak eskainiko dira.
Eguna lau jarduera-bloke nagusitan banatuko da: goizean hiru masterclass eskainiko dira: Iván Miñambresen Decorado filmaren ekoizpen prozesuari buruzkoa, Sonia Estévezek zuzendutako stop motion sormen prozesuen ingurukoa eta Chuminadas Animadas taldearekin solasaldia.
Ekimenak arratsaldean izango du segida, eta 2023ko Punto y Raya Festivaleko lan onenen hautaketa proiektatuko da. Ondoren Animadebaren Sail Nagusiko film laburren emanaldia izango da, nazioarteko ekoizpen nabarmenekin.
Eguna musikarekin amaituko da eta doinuak Martín de Marte musikariek jarriko dituzte.
Programazio osoa hemen kontsultatu daiteke: www.off.animadeba.com
