BESTELAKOAK

Espazio autogestionatuei gorazarrea

Urriaren 21ean, Gasteiztarrei zein Euskal Herriko herritar guztiei luzatu zaie gonbitea espazio autogestionatuen gorazarre egitera.

100 urte Bakarrik ezin da! ekimeneko antolatzaileek modu honetan ondu dute egitaraua: “Egun osoko planteamendua izango da eta eskaintza zabal eta anitza antolatu nahi izan dugu. Goizean Gasteizko Alde Zaharra hartuko dugu. Kai Plazan (Hala Bedi Irrati pareko plazan) kolektibo eta artisauen azoka izango da eta bertan Zuretzako Mezua, jamaikar kulturaren aldeko Gasteizko kolektiboa, izango dugu. Goizean ere Rafa plazan (Gaztetxe ondoko plazan) umeentzako gunea izango da Kimuak aisialdia taldeak antolatua, eta bertan Judimendiko Zunba herrikoia eta Txan magoaren ikuskizuna egongo dira, besteak beste.
Ostean Gaztetxetik mani-kalejirari emango diogu “Gora Okupazio, asanblada eta Autogestioa” lelopean hasiera Xerula eta Malandro djek girotuta. Errekaleorrera iritsi eta ekitaldiaren ostean Sukalde Gerrillako lagunek lagunduta 300 pertsonentzako prestatu dugun bazkariaren txanda helduko da.
Arratsalde eta gaueko egitaraua Errekaleorren antolatzea erabaki dugu eta egun honetan bertara mobilizatuko ditugun artisten zerrenda luze-luzea da. Besteak beste Willis Drummond,  Miren Narbaiza, Aitor Garcia de Vicuña, Albina Stardust, Nakar musika taldea, Dj Eromena, Ander Solozabal, Ekaitz Ubera, Lekittoko Deabruak, Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal, Belen Nevado, Judimendiko Joaldunak, Edurne Azkarate, Zarautzko Ginger taldea… eta goizeko ordu txikiak arte luzatuko dugu gaua Errekaleorren. Egun horretan urte luze hauetan aldarrikatu dugun eta egun aldarrikatzen dugun Gasteiz herriaren adibide bat eraiki nahi dugu. Alde Zaharretik Errekaleorreraino, Judimenditik pasata.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button