
Berako Kataku ostatuan hainbat kontzertu egingo dituzte abendura bitarte. Atzo, esaterako, Beezewax norvegiarrek jo zuten, eta gaur, berriz, bi euskal artista izango dira: Balerdi Balerdi power-pop banda nafarra eta Morau eta Beñardo Goietxe; azken horiek, Arrainentzako Himnoak lan berria aurkeztuko dute. Emanaldia, 22:00etan hasiko da.
Balerdi Balerdik jakinarazi duenez, “Udazken osoa hartuko duen musika egitarau interesgarria osatu dute Kataku tabernako lagunek, eta bertan ospatuko duten Lurraren Egunaren bezperan eskaini digute haienean jotzea. Ohore itzela, gure taldekideen %50en sorterria izaki!”.
Azaroan beste lau kontzertu izango dira: 8an, Kaskezur eta Tirri&Tery; 16an, Mathias Pontevia eta Heddy Boubaker; 20an, Terry Lee Hale, eta 28an, Lurra.
Abenduan, amaitzeko, bi kontzertu izango dira: 12an, KX (Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo) eta 13an, Xabier Alkhat eta Mahumak.