LITERATURA

“Poesia orduak” ekimena Donostian

Urteroko hitzordua dugu Donostian Poesia orduak. Aurtengo ekitaldian irailaren 8 eta 9an izango da, eta bi poeta handi bilduko dira Victoria Eugeniako Club Aretoan, 20:00etan, Itxaro Borda eta Joxan Artze.

Lehen egunean, irailak 8, testua, olerkia, kantua, dantza eta musika nahasten dituen Gu (haur) arrotz(ak) izeneko emanaldia ikusteko parada egongo da Itxaro Borda, David de Souza eta L’Orchestre Maigre taldearen eskutik. Berez, Orchestre Maigre izen bereko liburu-diskoaren (2013an Le Castrol Astral argitaletxeak argitaratua) inguruko performancea da ikusgarria.
Emanaldia iniziazio-bidaia bat da, frantsesa eta euskara nahasi, eta artista ezberdinak batzen dituena, hala nola, David de Souza idazle eta kantaria eta Itxaro Borda idazlea.

Hurrengo egunean, irailak 9, Joxean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarritutako Nola belztu behar zuria izeneko errezitaldia egingo dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Guztira zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte kide hauek guztiek. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button