MUSIKA

Esne Beltza eta Gatibu, Europan barrena

Esne Beltzak eta Gatibuk hainbat kontzertu egingo dituzte Europan barrena egunotan. Hala, gipuzkoarrak Freedom Tour 2012 izeneko bira hasiko dute Freedom 3 Kolpetan (Baga-Biga, 2011) haien azken lana aurkezteko.

Lehenengo emanaldia Bardozen egingo dute Xarnegu eguna Festibalean, apirilaren 21ean, eta gero, hiru kontzertu emango dituzte Europan: apirilaren 28an eta 30ean, Berlin eta Kiel hiri alemaniarretan izango dira, hurrenez hurren, eta maiatzaren 5ean, Zurichen (Suitza).

Maiatzean kontzertuak eskaintzen jarraituko dute Esne Beltzako bederatzi musikariek: 5ean, Madrileko Caracol aretoan izango dira: 19an, Eskoriatzan egingo den Mundumira jaialdian; eta 26an, Irunen eta 30ean. Ekainaren 30ean, halaber, EHZ jaialdian joko dute Heletan, eta uztailaren 21ean Vilaxoan (Galizia), Festival Revenidas-en.

Gatibuk, halaber, sei kontzertu egingo ditu Irlandan: apirilaren 4an Dublinen izango dira; 5ean Derryn; 6an, 7an eta 8an hiru zuzeneko egingo dituzte Belfasten, eta amaitzeko, 10ean, Cork hirian joko dute.

Bejondeiela!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button