ARTEA

Eskultura intuitiboa jorratuko dute BilbaoArten

Monika Ortuzarrek Intuiziozko Eskultura izeneko mintegia zuzenduko du BilbaoArten otsailaren 20tik 24ra bitarte.

Vigoko Unibertsitateko Eskultura Saileko irakasle titularra da Monika Ortuzar 1993. urteaz geroztik. Mintegiak eskultura lantzeko metodologia intuitiboa jorratuko du bi ataletan: batetik, partaideek haien berezko gaitasun intuitiboa garatzeko aukera izango dute inguruko materialak landuz, eta bestetik, material horiekin piezak gauzatzeko prozesuak ere intuizioa izango du ardatz.

Horretaz gainera, arte-irudi modernoak zein egungoak aztertuko dituzte, partaideen arteko eztabaida piztuz. Era berean, jarduera praktikoa funtsezkoa izango da, gutxienez, hiru dimentsioetako eskultura bat egin beharko baitute.

Interesatuek curriculum artistikoa bidali beharko dute BilbaoArtera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button