ARTEA

Esku-hartze artistikoak, Deustuko zubian

Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian egitasmo artistikoaren bigarren edizioa hasiko dute gaur, maiatzak 10, 19:00etan. Bertan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 23 ikasle eta ikerlarik parte hartuko dute.  Zazpi interbentzio artistiko egingo dituzte zubiaren makinak dauden etxolan, eta beste 16 zubiaren oinarrian dauden geletan.

Juan Pablo Orduñez MawatreS da egitasmoaren sortzaile eta zuzendaria; Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, berriz, koordinatzailea.

Bizkaiko hiriburuko iragan industrialaren sinbolo bihurtu zen zubia berreskuratu nahi da interbentzioen bitartez.  Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzio berri bat abiatuko dute.

Hala, gaurko interbentzioa Antonio Barearen Acantilado izango da, maiatzaren 30era bitarte egongo da ikusgai. Tolestuta dauden aluminiozko 275 piezarekin eginiko lana da, eta etxolaren barruan egongo da.

Proiektu zabal honen xehetasun guztiak artepuentededeusto blogean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button