BERTSOTAN

“Eskolatik Plazara” ekimenaren hirugarren saioa, barikuan

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak Eskolatik Plazara antolatu dute, Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten parte-hartzaileak gaur egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartzeko asmoz. Gernikan eta Iruñean izan ostean, Altzon izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarren saioa.

Pandemiak Eskolarteko azken hitzorduak  bertan behera utzi zituen. Egoera horri irtenbide bat emateko asmoz eta gazte bertsolariei plaza bat eskaintzeko xedez Eskolatik Plazara ekimena antolatu da.

Urtarrilaren 29an, Gernika-Lumon egin zen lehen saioa, eta otsailaren 5ean bigarren saioa programatu zen, Iruñean. Otsailaren 12an izango da azken bertso saioa, 18:00etan, Altzoko herriko kultur etxean Aner Peritz, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button