BERTSOTAN

“Eskolatik Plazara” ekimena, telebistan ikusgai

Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa amaitu gabe geratu zen pandemiaren ondorioz, eta, horri erantzun bat eman nahian Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak Eskolatik Plazara antolatu dute, Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten parte-hartzaileak gaur egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartzeko asmoz. Lehen saioa urtarrilaren 29an izan zen Gernika-Lumon, eta besteak Iruñean eta Altzon izan ziren.
Lehen saioan, Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga gazteekin batera, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertsotan. Bigarren saioan, Iruñekoan, Aitor Ugarteren, Bittori Elizalderen, Ekhiñe Zapiainen eta Eukene De Los Airesen txanda izan zen, eta horiekin batera Alaia Martin eta Julio Soto aritu ziren. Azken saioa Altzon izan zen, eta kasu honetan, Aner Peritz, Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate, Maialen Lujanbiorekin eta Nerea Ibarzabalekin batera aritu ziren.

Hortaz, saio guztiak burutu dira eta horien isla izango da Hitzetik Hortzera saioan, larunbatean eta igandean, ETB1en. Hiru saioetako bertsoaldien hautaketa zabala eskainiko da, baita parte-hartzaile gazteenen bizipen eta esperientziak ere.

Gogoratu, Hitzetik Hortzera: igandean 15:00etan eta larunbatean 21:00etan, ETB1en, eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button