BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketaren finala

Laudion izango da Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketaren finalaren festa, hilaren 25ean. Egun osokoa izango da: 12:00etan, poteoa; 14:30ean, bazkaria; eta azkenik, 17:00etan finala.

Taldeka parte hartzen da txapelketa honetan eta bi modalitatetan: bat-batekoan eta idatzizkoan. Bat-batekoari dagokionez, 12 talde osatu dira. 3-6 bertsolari aritu dira kantuan eta horiekin batera, gai-jartzaileak, epaileak, argazkilariak, grabatzaileak eta sukaldariak. Guztira 9-12 laguneko taldeek parte hartzen dute. Taldeak antolatzaile ere badira, bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratu dira eta. Aurten, guztira, 64 lagun ari dira bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan. Eskualde hauek parte hartu dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (hiru talde).

Idatzizko modalitatea ere antolatu da, 16 taldek hartu dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kideak… Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatzen dituzte.

Hortaz, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 27tik martxoaren 25era bitarte luzatu da Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa.

Eta orain final handia dator.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button