ARTEA

“ERTIBIL” topaketetan Ixone Sádaba, Miriam Isasi eta Taxio Ardanaz

Gaur, urtarrilaren 19an, Ixone Sádaba, Miriam Isasi eta Taxio Ardanaz artistek hartuko dute parte ERTIBILen 40 urteen ospakizunaren harira antolatu diren topaketetan.

ERTIBIL Bizkaiak lau hamarkada bete ditu, eta lurraldeko ekoizpen artistikoaren gainean hausnarketa egiteko erabiliko da mugarri hori. Hala, hiru hilabetez, hainbat dinamika egingo dira eta horietan belaunaldi desberdinetako artistek parte hartuko dute. Hortaz, Rekalde aretoa topagunea da otsailera arte, “eraikitzen ari den kontakizuna erakusteko espazio bizia. ERTIBIL 40an ez dira amaitutako lanak erakusten; aitzitik, pentsatzeko prozesuak garatzen ari den toki horretan murgiltzeko aukera ematen die bisitariei.
Rekalde aretora doazenek aretoaren arkeologia ikusi ahal dute, azken urteetako esku-hartze artistikoen hondarrak. Espazioaren itxura proposamenaren hausnarketa artistikoetako bat da, hainbat irakurketa dituzten beste jarduketa batzuen agertoki eta euskarri gisa erabiliko dena. (…)  ERTIBIL 40ek azterketa-esparru propioa sortu nahi duen programa bat proposatzen du, ez hainbeste atzera begirako ikuspegi historiko batetik, baizik eta aktibatzen den eta etorkizunera begira proiektatzen den erreferentzia gisa.”

Hala, otsailaren 16ra arte belaunaldi ezberdinetako artistek (Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Ixone Sádaba, Miriam Isasi, Taxio Ardanaz, sra Polaroiska, Naia del Castillo, Gema Intxausti, Nora Aurrekoetxea, Irati Inoriza, Miren Arenzana, consonni, Mikel Onandia eta Maider López) parte hartuko duten hainbat dinamika garatuko dira. Aretoa, gainera, lantokia izango da datorren hilera arte, eta tailer horretan hazten ari diren hamar artistak in situ garatu ahal izango dituzte euren prozesu artistikoak eta emaitzak esandako egun horretan areto berean egingo den topaketan aurkeztuko dituzte.

Informazio guztia hemen: www.salarekalde.bizkaia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button