
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa ibiltaria Rekalde aretoan bisitatu ahal izango da uztailaren 15etik urriaren 18ra bitartean, eta, horren ostean, urriaren 21etik azaroaren 5era bitartean, Barakaldoko Ceferino del Olmo erakustaretoan jarriko da ikusgai. Ondoren, Basauriko Arizko dorretxean aurkeztuko da, azaroaren 6tik 29ra, eta, azkenik, Igorreko Lasarte aretoan, azaroaren 30etik abenduaren 30era bitartean.
Aurtengo edizioak lurraldeari lotutako 18 artista berriren lanak biltzen ditu. Artista irabazleak (lehenengo sariak) Estela Miguel eta Markel González Elezkano izan dira; bigarren sariduna Natalia Suárez Ortiz de Zárate izan da; eta hirugarren saria Jone Elorriaga Sotok hartu du.
Erakusketan ere beste artista hauen proposamenak ikusi ahalko dira: Argiñe Ceballos Gelozaga, Raimo Galí i Munt, Jorge Isla, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Clara Letón Gil, Izaro Mazo Zuloaga, Martzel do Nascimento Goiria, Javier Ozcoidi, Julen Sainz de Rozas González, Solonur, Kathy Udaondo, Carmen Valero Rodríguez, Judith Voet eta Andoni Zamora Txakartegi.
Aurreko edizioetan bezala, artista saridunek egonaldi artistiko bat izango dute Japonian 2027ko uztailean eta abuztuan.
Erakusketaren harira, bisita komentatuez eta ohiko tailerrez gain, Rekalde Aretoak bitartekaritza-programa publiko bat aktibatuko du, parte hartzen duten artisten lanak bertatik bertara ezagutzeko. Jaime Cuenca eta Nerea Ayerbe komisarioek koordinatuko dute programa hau eta iraila eta urria bitartean izango da.
Saridunen eta euren proposamen artistikoen gaineko xehetasun guztiak hemen.



