ARTEA

“Ertibil Bizkaia” erakusketa, Igorretik Basaurira

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria ikusteko azken egunetan daude Igorren (azaroaren 8ra arte), gero, azaroaren 10etik 29ra, Basauriko Ariz Dorrera helduko da. Erakusketak Ermuan amaituko du ibilbidea, abenduaren 1etik 29ra.

Sormen lana garatzen ari diren artista berriei laguntzea eta artista horiek sustatzea helburu duen Ertibil Bizkaia 2020 erakusketak 18 artistaren proposamen artistikoak biltzen ditu, eta Bizkaiko lau udalerritan izan eta izango da ikusgai.
Aurtengo edizioan, berriz ere, Bizkaian talentua badagoela frogatzen da, 113 artistaren eta espezialitate guztietako 160 lanen parte-hartzearekin. Horien artean hautatu dira aurtengo erakusketa osatzen duten 18 lanak.
Eta horietarik batzuk sarituak izan dira: lehen saria, Helena Goñi, Dos retratos de Gabe en el tren lanarekin; bigarren saria, Maite Leyun, Kitty & Co obrarekin, eta hirugarren saria, Daniel Llaria, Be seen be safe lanarekin.

Goian aipatutakoekin batera honako artista hauek ere parte hartu dute erakusketan: Asier Aguayo, Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea, Guido Di Marzio, Jone Elorriaga,  Nerea Garro, Ibon Landa, Joaquin Pedro Gomez, Ibai Madariaga Sagastizabal  eta Miel Oyarzabal, Amaia Molinet, Ruben Pino, Nahia  Ruiz, Ander Sagastiberri  eta Alberto Eguiluz, eta Ane Seijas Garzon.

Proposamen artistiko eta sortzaileen gaineko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button