ARTEA

“ERTIBIL 40” topaketaren laugarren dinamika

ERTIBIL 40 topaketaren laugarren dinamika egingo da Bilboko Rekalde Aretoan gaur, urtarrilak 26, Sr Polaroiska, Naia Castillo eta Gema Intxaustiren eskutik. Oraingo honetan, “hizlariek partaidetzaren ikuspegitik landuko dute gorputzaren ideia, gure gorputzak oraingo esperientzia batetik aktibatuz.” Gaurkoaren ostean otsailaren 2an, eta otsailaren 9an izango dira hurrengoak.

Dinamika horiek abenduaren 15ean hasi ziren, eta horietan zenbait artistek hartu dute parte, besteak beste, Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Ixone Sádaba, Miriam Isasi eta Taxio Ardanaz.

Topaketa horiek hainbat formatutan egingo dira: tailerra, hitzaldia, eztabaida, aurkezpena, mahai-ingurua eta abar. Saio bakoitzarekin batera, hausnarketa bultzatuko duten beste dinamika batzuk ere izango dira, hala nola soinu entzutea, diapositiben ikustaldi bat, moda desfile bat, kontzertu bat eta performance bat.

Honako hauek izango dira dinamizatzaileak: Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Oier Iruretagoiena, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Elena Aitzkoa, Ixone Sádaba, Miriam Isasi, Taxio Ardanaz, Irantzu Yaldebere, sraPolaroiska, Naia del Castillo, Gema Intxausti, MichelLe Lima, Irati Inoriza, Miren Arenzana, Héctor Rey consonni, Mikel Onandia, Maider López eta Pablo Marte.

Informazio guztia hemen: www.salarekalde.bizkaia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button