ESZENA

“Errimak bi oinetan” dantza ikuskizuna, Orozkon

Bihar, azaroak 13, Orozkoko Donibane Aretoan,  19:00etan, Haatik dantza konpainiak Errimak bi oinetan ikuskizuna egingo du, dantza berriak bertsoei jartzeko.

Haatik dantza konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat da proposatzen da bertan, bertsoak eta dantza uztartuz. Hala, bertsolaritzaren oinarriak dantzara ekarriko dituen ikuskizunak lantalde ona du atzean: Unai Elizasu aurkezle eta gai jartzailearen esanetara, Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez  edota  Uxue Alberdi arituko dira; Xalbador edota Lazkao Txiki bertsolari handiek  garai batean sortutako bertsoak, Bixente Martinez buru den Igelaren Bandak musikatuko ditu; eta Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala koreografoen mugimenduek, eta Maialen Arzallus bertsolari lapurtarraren eta Thierry Biscary Kalakan taldeko kide ohi baxenabartarraren ahotsek lagunduko diete.

Errimak bi oinetan lana baina, lehenarekin alderatuz ezberdina da emankizun bakoitzean,  “saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako”. Izan ere, bertso saioak bezala, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldi egokia izan arren, espazio ezberdinetara erraz moldatzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia, “areto txiki zein frontoi edo kaleko eskenatoki batean eskaintzeko aukerarekin”.

“Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna,  bertso-sorta zahar eta berriei mugimendua eman eta gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzeko aukera ematen duena”, konpainiaren esanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button