ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdia prest uztailerako

Uztailaren 16tik abuztuaren 1era bitartean, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita bigarren edizioa egingo da. Programazio anitzak estatuko artista ezagunak eta Nafarroako hainbat konpainia bilduko ditu.

Aurtengo jaialdiaren goiburua Arimaren bideetan zehar da, eta Antzerki Poetika zikloan parte hartzeko hautatutako taldeak proposatu ditu, honakoak: Inextremis, Cardo Films, TDiferencia eta La Cuerda Teatro, La Banda Teatro Circok egoitza garatuko duen bitartean.

Programazioaren barruan, antzerki-arloan ibilbide luzea duten konpainien obrak ikusteko parada egongo da, tartean, La Zaranda. Horiekin batera artista berriek ere aukera izango dute zertan diren esateko, esate baterako, The Lyrical View gazte nafarrak. Autore klasikoak ez dira faltako eta Shakespeare, Leon Felipe edo Garcia Lorca presente egongo dira. Literatura garaikideko idazleren baten lana ere ikusgai izango da, hala nola Raymond Carver.
Zuzendari gonbidatua Juan Carlos Rubio izango da, La isla obra aurkeztuko du, eta, dramaturgiako tailerra eskaintzeaz gain, antzerki-kritikariekin elkartuko da.

“Nafarroako antzerki-sektoreak tokiko konpainien hamaika proposamen ekarriko ditu programaziora. Horietako bost jaialdiaren eszenatoki nagusian antzeztuko dira, lauk Antzerki Poetika zikloan hartuko dute parte, batek egoitza-laborategian, eta beste batek Erriberriko Kultur Etxean”.

Beste aldetik, Erriberriko Antzerki Jaialdiak hainbat topaketa antolatu ditu artistekin eta arte eszenikoetan espezializatutako prentsan erreferenteak diren kazetariekin.

Ekitaldi horretaz eta eguneroko programazioaz gehiago jakiteko: Erriberriko Antzerki Jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button