
2014ko Ibilaldia Gernika-Lumon egingo da Euskararen Bihozfera lelopean, eta hitzordu horren harira, bertso-afari interesgarria ondu dute ostiralean, azaroak 22, Gernikako Zimela jatetxean, 2100etan. Bertan, Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes arituko dira.
“Bertsozaleen topaleku bihurtu da Gernika-Lumo azaroan. Txapelketa Nagusiko finalerdia gutxi ez balitz, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbiok girotutako afaria izango da hilaren 22an Zimela Jatetxean. Ekimenaren gai nagusia Ibilaldia 2014 izango da baina bestelakoak ere jorratuko dituzte bertsolariek eta bertsozaleek, bat edo beste animatuko baita bat-batekora, ziur”.
Saioarekin lotutako xehetasun guztiak: ibilaldia.com.



