ARTEA

Alain Urrutiak bere artelanak paratu ditu A Coruñan

Aktionismus titulupean Urrutiak performance historiko batzuei buruzko irudiak bildu ditu. Material hori asmo dokumental argiarekin egin zen. Irudi espektral hauetan paisaien gelditasuna bat-batean hausten da zulo itxura duen amildegiekin. Zulo hori ur eta harriaren arteko ukimen bortitzarekin osatzen da.

Alainen artelanez gain, Zoe T.-ren irudiak, Julião Sarmentoren argazki eta bideoak, eta Stephan Hirsigen eta Alvaro Negro margolanak ikus daitezke. Erakusketaren komisarioa David Barro da. La pieza que falta A Coruñako Factoria Compostelan dago ikusgai apirilaren 30a bitartean.

Alain Urrutiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button