ESZENA

Kalez Kale Jaialdia, Iurretan

Igandera bitartean, 16tik 19ra, luzatuko da Iurretan Kalez Kale eszena jaialdia. Aurten hamar urte beteko ditu ekimenak eta muga hori behar bezala ospatzeko zazpi kale antzezlan programatu dituzte bertan.

Euskal Herriko sortzaileen kaleko ikuskizunen erakusleiho da Iurretako X. Kalez Kale jaialdia, eta horrexegatik, lan bitxiak eta ikusgarriak presentatzen dira urtero.
Aurtengo egitaraua atzo hasi zen. Gaur, 19:00etan, La familia Toronbole ikusteko parada egongo da. Eta 21:30ean, espektakulu handia Deabru Beltza taldearen eskutik: Su à feu.
Lan hau dantzan, suan eta erritmoan oinarritzen da.  Iurretako kaleak musikaz eta suaren argiz betetako dira zarata erritmoaren uholdean.

Bihar, egun potoloa izango da, eta hiru hitzordu programatu dira: 13:00eta, Spazi…O; 17:00etan, Patxin eta Potxin; eta 20:00etan, Pez Limbok aurkeztu du Almacenes La Parisienne.

Igandean Madiber magoaren txanda izango da, 13:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button