IKUS-ENTZUN

Errenteria Hiria Film Laburren XVII Lehiaketa

Azaroaren 9, 10 eta 11n Errenterian Film Laburren XVII Lehiaketa egingo da, baina irailaren 28ra arte bidali ahal dituzte zaleek euren lanak lehiaketara honetara.

Betiko legez, gaia librea eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke DVD formatuan, baina lanok 2009 urteaz geroztik eginak izango dira.
Honako helbide honetara bidaliko dira: XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketa. Errenteriako Udala, Sarrera erregistro orokorra, Herriko Plaza z/g, 20100 Errenteria.

Aukeratutako lanekin emanaldiak egingo dituzte, esan bezala, azaroaren 9, 10 eta 11n. Epaimahaiak azaroaren 10ean hartuko du erabakia, eta hurrengo egunean izango da sari banaketa.

Banatuko diren sariok honakoak izango dira:
-1. saria: 1.000 euro, diploma eta garaikurra.
-Ekoizpen onenaren saria: 600 euro, diploma.
-Publikoaren saria: 300 euro, diploma.
-Euskarazko lan onena: 600 euro, diploma eta garaikurra.
-Oarsoaldeko lan onena: 300 euro, diploma eta garaikurra.
-Gazte saria: 600 euro, diploma eta garaikurra (16-30 urte arteko egileen artean banatuko da).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button