LITERATURA

Idazleen arteko gutuneria

Donostia 2016ren Txekhov vs Shakespeare proiektuaren bidez, Euskal Herriko eta nazioarteko hamasei idazle esanguratsu harremanetan jarri dira, gatazken gaineko (bere zentzu zabalenean) elkarrizketa sakon bat izan zezaten, baina gutunen bidez.

Hala, zortzi idazle-bikotek elkarri bidali dizkioten gutunak argitara ekarri ditu Ereinek zortzi liburutan. Horrez gain, liburuak aurkezteko jendaurreko topaketa egiten ari dira Donostiako Aquariumean, arratsaldeko 19:00etan. Fernando Aramburu eta Héctor Abad-en artekoa, eta Laura Mintegi eta Birgit Vanderbekeren artekoa ere izan dira, baina badira beste hitzordu interesgarri batzuk  hemendik aurrea gozatzeko izan daitezkeenak.
Hala, azaroaren 14an, Angel Erro eta Patrik Ourednik bilduko dira, eta moderatzailea Iñigo Astiz izango da. Azaroaren 15an, Arantxa Urretabizkaia eta Menna Elfyn idazleen txanda izango da, eta moderatzailea Eli Tolaretxipi izango da. Bernardo Atxaga eta Bashkim Shehu azaroak 17an bilduko dira, eta Ruth Pérez de Anucita moderatzaile lanetan izango da. Azaroaren 22an, Eider Rodriguez eta Belen Gopegui batuko dira eta Leire Palacios moderatzaile ibiliko da. Azaroaren 28an, Harkaitz Cano eta Dubravka Ugresic bikotea arituko da, eta Goizalde Landabasok moderatuko du. Abenduaren 16an izango da azken zita: Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescu batuko dira. Moderatzailea Pilar Rodriguez izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button