LITERATURA

Ernest Hemingway idazlearen atzera begirakoa, Gernikan

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan Hemingway & Euskal Herria erakusketa duzue ikusgai, idazle eta kazetari estatubatuarraren aparteko atzera begirakoa eskaintzen duena. Datorren urteko urtarrilera arte izango da zabalik.

Hemingway & Euskal Herria erakusketak nobel saridunak ia 40 urtetan zehar Euskal Herriko kultura eta jendearekin izan zuen lotura erakusten duten objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta bitxikeriak biltzen ditu. “Bere eleberrien  eta idazlearen bizitzari eta lanari buruzko argitalpenen, ikus-entzunezkoen, argazkien eta eguneroko beste objektu batzuen (idazmakinak, etab.) aleek osatzen dute erakusketan ikusi ahal izango diren objektuen zerrenda”.
Horrekin batera ere, maiatzean, Literatura eta Ondarea ekimenaren baitan, erakusketako komisarioa den Edorta Jimenezek Night Before Easter kontakizunari buruzko hitzaldia emango du. Aldi berean, Erramun Mendibelanda euskal margolari, grabatzaile eta ilustratzailea arduratu da liburuaren diseinuaz eta maketazioaz, eta historiari bizia ematen dioten ilustrazioen egilea ere bada.
Erakusketa Martha Gellhorn kazetari, gerra-erreportari eta idazleak idatzitako Hemingway  & Euskal Herria kontakizunarekin osatzen da.

Euskal Herria Museoak bisita gidatuak eta hainbat jarduera eskainiko ditu apiriletik aurrera, idazlearen irudiarekin eta bere lanarekin lotuta (zine forum, ipuin kontaketa, irakurketa komentatuak, ibilbideak, hitzaldiak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.