IKUS-ENTZUN

Zinemastea v.2-k "Gutako bat" saria Arabako Maite Ruiz de Austri zuzendariari eman dio

Horrekin lotuta, proiektuak Gutako bat saria (ikus-entzunezkoen arloko Arabako profesional bati ematen zaion saria) Maite Ruiz de Austriri, animazioko film luzearen zuzendariari, ematea erabaki du.
Maite Ruiz de Austria idazle, gidoilari, ekoizle, zinema eta telebista errealizadore eta jaialdien zuzendari da.
Orain arte bost filmen zuzendari izan da, Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen Akademiako eta Emakume Zinemagileen Elkarteko kidea ere bada, eta hamarka sari jaso ditu.

Animaziozko film onenari emandako bi Goya sari nabarmendu behar dira: El regreso del viento del norte (Ipar haizearen itzulera) (1995) eta ¡Qué vecinos tan animales! (1999) lanengatik.
Austri 2009ko Goya sarietarako izendatua izan da Animal Channel lanarengatik, animaziozko film onenaren saria lortzeko. Film hori emango dute Zinemastea v.2n ere. Film luze hau nazioarteko jaialdietan saritu dute.

Gutako bat saria otsailaren 27ko itxierako ekitaldian, 20:00etan, emango zaio Maite Ruiz de Austriri. Ekitaldi horretan, film labur eta luze onenari Epaimahai Gaztearen sariak ere emango dituzte, eta Miguel Angel Jimenez zuzendariaren fikziozko Ori lehen film
luzea emango dute.

Informazio guztia hemen.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button