BESTELAKOAK

“Erlea” aldizkariaren bosgarren alea datorren astean kalean

Azaroaren 30ean, Erlea 5 aurkeztuko da Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan, goizeko 11:30ean egingo den prentsaurrekoan. Ale berria bi gairekin etorriko hornituta: autoak, batetik, eta Euskal Herria eta komikiak, bestetik.

Erlea 5 honetan idazle eta kolaboratzaile askoren partaidetza egon da, hala nola, Piarres Aintziart, Iñaki Aldekoa, Jon Alonso, Kepa Altonaga, Kike Amonarriz, Uxue Apaolaza, Iñigo Aranbarri, Marisol Bastida, Iñaki Berazategi, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Jose Fernández de la Sota, Aritz Galarraga, Juan Gorostidi, Felix Ibargutxi, Juan Kruz Igerabide, Jacinto iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Manu Lopez, Joseba Luzuriaga, Xabier Mendiguren, Lourdes Otaegi, Iñaki Mendizabal, Lorenzo Rojo, Joxean Sagastizabal eta Iban Zaldua. Irudigileak, ostera, Ernesto Valverde, Jon Zabaleta eta Marta Cárdenas izan dira.

Diogun bezala goizean egingo hedabideen aurreko aurkezpena, baina arratsaldean 19:30ean, jendaurreko aurkezpena ere egingo da eta horretan, aldizkariaren irakurketa berezia egingo da, musika eta irudiak ere izango dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button