LITERATURA

Eric Dicharry idazleak “Deus” poema liburua plazaratu du

Pamiela argitaletxearekin, Eric Dicharry idazleak Deus izeneko poema liburua plazaratu du.

“Printze aske eta hilezkorrak baikara, artez arte, Araconga biniloa belarrien artean, gabon eta urtats gaupasen bitartean, Olentzeroren begi gorri itsuen atzean, Perurenaren Gaur ez da deustan pentsatzen, deustan sinesten ez delakotz esaldia garunaren ertzean, betirako zintzilikaturik, Willis Drummond taldearen Dena idaztekoa da karrika ezezagun hotz gorriaren haize-boladan, betirako zintzilikaturik, Basho japoniarraren haiku ezabaezina, Ez dago deusik / hildako hostoak metatzen dira / eta dena ihesi joan da, betirako zintzilikaturik, Gaztelumendiren Gaur egun lana deitzen diote esklabo izateari loop baten errepikakortasunean, betirako zintzilikaturik, Borgesen Gaitzeztea eta laudatzea operazio sentimentalak dira ahaztezinean, betirako zintzilikaturik, neguko ilargiaren azpian, Shikiren zuhaitzen itzal mugikortasunean, artez arte, esku zulatutik joaten zaigun bizi iheskorrara arte, printze aske eta hilezkorrak baikara, betirako zintzilikaturik, printze aske hilezkorrak baikara.”

Eric Dicharry (Baiona, 1969) Antropologian doktorea da, bai eta poeta, artista, idazle eta ikertzailea ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button