ESZENA

Haurrentzako antzerki-testuen lehiaketa martxan da, Iruñean

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrentzako antzerki-testuen lehiaketa abiatu dute. Uztailaren 2an amaituko da euskarazko zein gaztelaniazko lanak entregatzeko epea. 2.500 euroko saria banatuko da kategoria bakoitzean.

Deialdiaren oinarrietan jasotzen den bezala, lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkez ditzake, gaztelaniaz edo euskaraz, betiere baldintza hauek beteta: testuak argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izango dira; ezin da testu bera aurkeztu bi modalitateetan; ezin dira beste edozein lehiaketatan saritutako lanak aurkeztu.

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, honakoa jarrita: Haurrendako antzerki testuen XXX. lehiaketa. Testuarekin batera, egilearen izengoitia eta curriculum laburra, goiburuan haren izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa ere bidaliko dira, bai eta NANaren edo pasaportearen fotokopia bat.

Sarituko diren testuak aukeratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea.

Epaimahaiaren epaia irailaren lehen astean jakinaraziko da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button