LITERATURA

Erein argitaletxeak “Termitak” eta “Ganbara” lanak kaleratu ditu

Garazi Albizuak gaztelaniaz idatzirikoTermita lana euskaraz duzue orain Bego Montorioren itzulpenari esker. Lan horrek Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen joan den urtean.

Liburuaren korapiloa hauxe duzue: “Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termita lanak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere; haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean. Alabaina, ahots narratiboa oldartu egiten zaio marjinaltasun horri, ez du biktima egoeratik hitz egiten, ez du pena eman nahi, ez du enpatiaz baliatu nahi. Inolako errukirik gabe mintzo da, kapitulu laburretan, idatz molde aratz eta sendoaz, elipsiak eta isiluneak bikain baliatuz”.

Beste aldetik, Naroa Zubillagak itzuli du Marlen Haushofer idazlearen Ganbara lana. Ganbara eleberriak “emakume baten eguneroko bizitza kontatzen du, itxuraz arrunta. Emazte eta ama gisa bizi da, errutinak eta ohiturek markatutako etxe batean, non dena aurreikusgarria dirudien. Gauero ganbarara igotzen da, bakarrik egoteko, marrazteko eta margotzeko, bere barne munduari leku txiki bat egiteko. Baina egun batean, iraganeko eguneroko zatiak jasotzen hasten da gutunez, eta ahaztu nahi izan duen bizipen batek berriro harrapatzen du. Pixkanaka, orainaren lasaitasuna hausten doa, eta iraganak gero eta presentzia handiagoa hartuko du”.

Erein argitaletxeak ditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button