
Iruñeko Udalak antolatutako euskal musikari dedikaturiko Kantu eta Hitza programaren aurtengo edizioa gaur berton amaituko da. Kontzertuok maiatzaren 21ean hasi ziren eta ekainaren 25era bitarteko ostegunetan izan dira, 20:00etan hasita. Hoitaz, gaur da azkena.
Lehen egunean, maiatzaren 21ean, Sara Zozaya kantaria aritu zen. Horren ostean Izaki Gardenak taldearen txanda izan zen. Ekainaren 4an, Xak aritu zen, eta 11n, Bisaiak taldea. Joan den astean (ekainak 18) Kaskezur taldearen txanda izan zen, eta gaur, hilak 25, Erromintxelak arituko da.
Taldea Arrasateko gypsy swing talde bat da, 2021ean sortua. Musikari hauek osatzen dute: Jon García (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboarda, bateria eta koruak), Daniel Apodaka (biolina) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa). Aurretik hainbat proiektutan kolaborazioak egin dituzten musikariak dira, musika-ikasketak dituzte, eta irakasle dihardute Euskal Herriko musika-eskoletan zein kontserbatorioetan. Bertsoak euskaraz abesten dituzte, eta instrumentu akustikoak baliatuta, Erromintxelak taldeak entzuleak dantzan jartzeko moduko ikuskizuna eskaintzen du swing estiloko musikaren ezaugarririk dibertigarrienak oinarri hartuta.



