MUSIKA

Sormen Beka DA! ekimenak musika proiektu bat sarituko du

Musikaren munduan lehen urratsak eman nahi baduzue, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka DA! ekimenaren edizio berria aurkeztu dute, Durangoko Azokaren esparruan, euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei euren lana ezagutzera emateko bidea errazteko. Bekaren zenbatekoa 15.000€koa izango da.

Aurten, musika proiektu bat sarituko da baldintza hauek betetzen baditu: Jatorrizko sormen-lana izan behar da, hitzak dituen sormen-lana bada, euskaraz izan behar da, eta ez da onartuko adimen artifizialarekin sortutako lanik.

Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira gerediaga@durangokoazoka.eus  helbidera.

Zuen proposamenak irailaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira.

Oinarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button