LITERATURA

Gotzon Garate Bekak idazle berriak eta euskal literatura sustatuko ditu

Elgoibarko Udalak, Danobat Kooperatibak eta Elkar argitaletxeak bultzatutako Gotzon Garate Bekaren V. deialdiak 8.000 euro emango dizkio sarituari, eta gainera, Jasone Osoro idazlearen mentoretza izango du eleberria idazteko prozesuan.

Bekaren helburua eleberrigintzaren alorrean euskarazko sorkuntza literarioa indartzea da, bai eta euskal literaturan lehen urratsak ematen ari direnei lan berri bat idazteko aukera luzatzea ere.

Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, zatika edo osorik inon argitaratu gabeak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatu gabeak.

Bestalde, deialdian hala nahi duten norbanako guztiek parte hartu ahal izango dute, eta eskatzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ahal izango ditu, ezinbestean, euskaraz. Hala ere, kontuan izan behar da beka egile berrientzat dela eta, horrexegatik, ezin izango dela libururik argitaratuta eduki edo, gehienez, liburu bat argitaratuta eduki ahal izango dela eskaerak aurkezteko epea bukatu arte.

Uztailaren 30ean amaituko da eleberriak idazteko proiektuak aurkezteko epea.

Deialdiaren oinarriak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button