
Igandean, hilak 28, Orioko plazan, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU bertso saio elektronikoaz gozatzeko aukera egongo da.
Bertan, zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu Aner Peritz eta Manex Pagola musikariek dakarten planteamendu musikal berriak.
Bertsolariak kasu honetan Eli Pagola, Julio Soto, eta Ekhiñe Zapiain izango dira, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Urien arituko da.
Ikuskizunaren muina ez da “musika jarri eta bertsoak bota”: bi aldeek elkarri erantzun behar diote, unean-unean: musikariek bertsolarien tonu, erritmo, denbora eta melodia propioetara moldatu behar dute zuzenean; eta bertsolariek, aldi berean, oinarri musikal horren gainean sortu behar dituzte bat-batekoak.



