ESZENA

“Erdu!” Bilboko I. Haur Antzerki Jaialdia

ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren diruz lagunduta eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, Erdu! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu du. Ekimenaren helburua euskarazko antzerki programazioa herritarrei, eta batez ere publiko gazteenari, hurbiltzea da. Egitasmoa apirilaren 23tik 25era bitartean izango da.

Erdu! Bilboko Haur Antzerki Jaialdian formatu ertain eta handiko lau antzerki ikuskizun programatu dira haur eta familiei begira. Jaialdiaren xede nagusia da “disziplina ezberdinetako euskarazko haur eta familia antzerkia zabaltzea haren ohiko jarraitzaileei, bai eta tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere”.

Jaialdian Euskal Herri osoko euskarazko proposamenak bilduko dira eta gaurkotasuneko gaiak eramango dira oholtzara “bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko”.

Guztira lau antzezlan ikusi ahalko dira: apirilaren 23an, 18:00etan, Kotondarrak (Anita Maravillas / Portal 71); apirilaren 24an, 12:30ean, Etxerik txikiena (Yarlektu Teatroa); apirilaren 24an, 18:00etan, Kaskarot (ATX Teatroa); eta apirilaren 25ean, 12:30ean, Behin bazen internet (Itzuli Konpainia / 13r3p)

Ikuskizun guztietarako sarrera doan (indarrean dagoen araudiaren araberakoa), eta aldez-aurretik izena eman beharko da apirilaren 1etik aurrera.

Informazio guztia https://atxteatroa.eus/erdu/ webgunean irakurri ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button