BERTSOTAN

Paul Iruretagoiena eta Maddi Sarasua etorkizuneko bertsolariak

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala joan den larunbatean jokatu zen Aguraingo Harresi aretoan. Goizeko 11:00etan hasi zen da 14 urte artekoen saioa, eta arratsaldeko 15:30eatik aurrera, gaztetxoena (15-18 urte) izan zen.

Gaztetxo guztien artean, Maddi Sarasua itsasuiarra izan zen bertsolaririk onena. Honek irabazi du bigarrenez Euskal Herriko XXIV. Eskolarteko txapelketa helduen mailan. Bere atzetik, Gemma Urteaga beasaindarra sartu zen.
Umeen mailako txapelketan Paul Iruretagoiena ataundarra izan zen onena. Eta bere atzetik, Txaber Altube abadiñoarra sailkatu zen.

Zorionak txapeldunei eta beste guztiei ere bai!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button