BESTELAKOAK

X. Magia Topaketak Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eskutik, X. Magia Topaketak gauzatuko dira maiatzean Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan. Programaren barruan, ikastaro bat, mintegi bat eta Atera barruan duzun magia izenburuko amateur mailako lehiaketa baten lehen edizioa antolatuko dira.

Magia-ikastaroan 16 urtetik gorakoak matrikulatu ahal izango dira, hurbileko magia deritzon espezialitatean nabarmendutako Imanol Ituiño ilusionista gazteak zuzenduko du. Ikastaroan, ilusionismoaren oinarrizko printzipioak azalduko dira (kartak, sokak eta bestelako materialak erabiliz egindako jokoak), magiaren urrezko aroko istorio eta pasadizoak errepasatuz. Inskripzioak apirilaren 1etik aurrera egin ahal dira.

Mintegia arte eszenikoekin zerikusia duten pertsonei zuzenduta dago, antzerkian ere ilusionismoa oso tresna erabilgarria izan daitekeelako. Mintegia Harrobi Eskena deritzon Bilbo-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikoaren Berrikuntza-Zentroan egingo da, eta maiatzaren 27an eta 29an eskainiko diren hiruna orduko (19:00 a 22:00) bi saioz osatuko da. Inskripzioaren prezioa 10 eurokoa da eta apirilaren 1etik 20ra bitartean eman daiteke izena.
Mintegiaren arduraduna, David Blanco mago profesionala izango da.

Amaitzeko, Atera barruan duzun magia izenburuko amateur mailako I. lehiaketarako gala bat antolatuko da maiatzaren 20an, Otxarkoagako Udaltegian.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button